miércoles, 29 de abril de 2015

KABI 612

Pasa den martxoak 25ean, 2. mailako "Procesos de Administración y Gestión" ikasgaiko ikasleek KABI 612 enpresa inkubagailua bisitatu zuten Egin eta Ekin-ren eskutik, bertako proiektuak eta jarduerak gertutik ezagutzeko. 
Enpresa inkubagailu bat, bere izenak berak dioenez, hasi berri diren enpresak hartzen dituen zentro bat dat, aholkularitza eta nolabaiteko laguntza ekonomikoak eskainiz.
KABI 612k teknologia garbia, bioteknologia, mikroteknologia eta nanoteknologiarekin zerikusia duten proiektuak eta enpresak hartzen ditu bere baitan, Zamudioko Parke Teknologikoan.



Beren instalazioak 6000 metroko azalera hartzen dute. Bertan, laborategi, lantegi eta bertako langile orok baliatzeko moduko zenbait gune aurki ditzakegu.

Lehenik, KABI 612 nola funtzionatzen duen azaldu ziguten hitzaldi interesgarri baten bidez, bere misioa eta helburuak azalduz. Ondoren, erikin osotik zehar bira emateko aukera izan genuen bertako koordinatzaile baten eskutik, beren zerbitzuak eta instalazioak zuzenean ikusi ahal izateko.

Bertan, jarduten duen empresa batek harrera egin zigun eta lantegia, laborategia eta bulegoak ikusteko aukera eskaini ere. Bere zuzendariak, empresaren jarduera erakutsi eta bertara heltzeko egindako ibildea azaldu zigun.



Oso esperientzia interesgarria izan zen, ikasleek lan munduaren errealitatea gertutik ikusi ahal izan baitzuten.

Beraz, eskerrak eman behar dizkiogu bai KABI 612-ri, baita "Egin eta Ekin" proiektuaren arduradunei. Ekintzaile batek dituen laguntzak jakitea oso interesgarria da, eta batek daki gutako norbait holako azpiegitura batean ibiliko den...